Mamia okindegia Garikoitz Iruretagoienaren amets bat da, helmuga eta abiapuntu. Orain dela 25 urte Nantesen pasatako 2 urteetan ikusi, usaindu eta probatutako “boulangerie”tan ernaldutako amets bat.
Etxean egin eta jaten dugun ogi zaporetsu, osasuntsu eta ekologikoa ogizaleei eskeini eta helarazteko helburuz abiatzen dut ibilbide hau. Tostada goxoekin gosaldu, arrautzaren gorringoan ogia busti, ogitarteko kurruxkariak jan edo gazta eta ardo goxoaz ogi zati eder batekin gozatzen dutenentzako egina.